Hala, igerileku olinpikoa astelehenetik barikura erabili ahal izango da 07:30etik 21:30era (aste-akabuetan 08:30ean irekiko da); eta kanpoan dauden gainerako eremuak —berdeguneak eta haurrentzako igerilekuak—, ostera, 10:00etatik 21:30era irekiko dira.
Igerilekuen erabiltzaileentzat kafetegia irekita izango da astelehenetik barikura, 12:00etatik 20:00etara (aste-akabuetan eta jai-egunetan, 11:00etatik 20:30era).