"Neskatoen familiekin elkartu naiz, nire etsipena helarazi diet bihotz-bihotzez, zorigaiztozko istripu horregatik eta nire babes eta laguntza guztia eskaini diet behar duten guztirako", esan du alkateak. Era berean, "erabat penatuta nago ikasle hauek egindako lana aintzat hartu eta eskertzeko izan behar zuena zorigaiztozko gertaera batean bihurtu delako", gaineratu duenez.
Bestalde, eta gertatutakoaren harira, Landak aipatu du zerbaitek huts egin duela eta udal-zerbitzu teknikoak gertatutakoa aztertzen dabiltzala, hots, "metalezko barandak zergatik eman egin duen, neskatoak erortzea eraginez". Gainera, Udaltzaingoa diligentzia informatiboen gaineko izapidea egiten dabil, dagokien ondorioetarako.