Getxoko kirol-campusetan izena eman daiteke daborduko

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 14a, 17:19

Surf egitea aukeren artean dago. © GETXOKO UDALA

Getxo udalerriko 18 klubek kirol-campusak eskainiko dituzte uda honetan, ekainaren 22a eta irailaren bukaera bitartean, Getxo Kirolak udal-erakundeak zabaldu duenez. Izan ere, erakunde horregaz elkarlanean dabiltza kirol-elkarteak, 18 kirol-campusetako eskaintza egin ahal izateko.

Hala, hiru eta 18 urte bitarteko umeek eta gazteek gozatu ahal izango dute uda bitartean honako kirol-modalitate hauetako kirolen bat praktikatzen: kirol egokitua, gimnastika erritmikoa, askotariko kirola, saskibaloia, igeriketa, tenisa, futbola, irristaketa, boleibola, hockeya, errugbia, xakea eta kayaka.
Getxoko Udalak gogorarazi duenez, kirol-campusak “eskolako opor garaian antolatzen dira herriko umeei aisialdirako aukera osasuntsuak eskaintzeko eta gurasoen kontziliazioa errazteko” helburuagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun