Egun bi beranduago, ekainaren 29an, herri-bozketaz aukeratuko dute kartel irabazlea, Portu Zaharreko Etxetxu plazan, 12:00etatik 18:00etara. Lehenengo eta bigarren sariak 350 euro eta 150 eurokoak izango dira, hurrenez hurren. Kartelek 50x70 zentimetroko neurria izan beharko dute, ala alderantziz; eta honako testu hau izan beharko dute, derrigorrez: "Portu Zaharreko jaiak 2017, abuztuak 11-14".