Imanol Landa Getxoko alkatek azpimarratu duenez, "gizarte-politikak, kalitatezko oinarrizko zerbitzuen mantentzea, sustapen ekonomikoa, eta kultura, kirol nahiz ariketa fisiko osasungarriaren aldeko apustua ez ezik, getxoztarrekin dugun komunikazioa, parte-hartzea eta gardentasuna lehenesten dituzten aurrekontuak dira".
Landa Ignacio Uriarte (EAJ) eta José Luis Landa (PSE-EE) zinegotziakaz batera egon da gaur egindako agerraldian. Bat etorri dira denak Gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) PP eta EH Bildu alderdiakaz lortutako akordioak nabarmentzeko, "herritarren interes orokorraren mesederako".
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, "aurrekontu hauetara heldu gara negoziazio-prozesu luzearen ondoren, alderdi politiko guztiei irekia, eta, nahiz eta aurrekontu orokorrean akordiorik ez lortu eta luzatutako aurrekontua bada ere, hori modulatzen eta osatzen dituzten Getxorentzat garrantzitsuak diren akordioak lortu ditugu. Akordioak, hain zuzen ere, baloratzeko eta hitz egiteko prest agertu diren horiekin egin ditugu: PPrekin, 8,7 milioi euroko inbertsioei dagokienez, eta EH Bildurekin, iazko aurrekontu akordiotik etorritako zenbait diru-laguntzei dagokienez. Udal-kudeaketari eta udalerriari buruz ikuspuntu desberdinak dituzten taldeen artean elkarguneak lortzeko borondate egiaztatuaren isla dira akordio hauek, eta hori ezin izan daiteke egin beste alderdi batzuekin".
Gobernu-taldekoek deitoratu dute beste alderdiek ez dutela negoziatzeko "inolako borondaterik agertu" eta soilik "muturreko jarreretan" izan direla, "beren jarrerei eutsiz, proposamen bideragarririk gabe". "Azken osoko bilkuran agerian geratu bezala, gobernu honek erakutsi du talde politiko desberdinekin akordioak lortzeko gai dela Getxorentzat garrantzitsuak diren proiektuak aurrera ateratzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, hain zuzen ere aurrera egiteko, EAJ-PSEren arteko gobernu akordio pragmatikotik datorren 2016-2019ko Legealdi Planak aurreikusten duen bidaia-orrian", nabarmendu dute. Era berean, Imanol Landak nabarmendu du "gure udalerrian lehenengo aldiz, gainera, aurtengo aurrekontua aberastu egin da abian jarritako partaidetzako prozesuan herritarrek proposatutako helburu eta proiektu batzuekin".
Bestalde, alderdi sozialistaren bozeramaileak, José Luis Landak, azpimarratu du lortutako akordioek inbertsio ekonomiko handiak ahalbidetuko dituztela eta alderdi batzuekiko kritika partekatu du, "ustez ezkerrekoak direnekiko kritikak, pasa den azaroan aurrekontuak aurkeztu genizkienetik proposamenak eta ekarpenak ez egiteagatik. Are gehiago, azken osoko bilkuran proiektu garrantzitsuetarako gehigarrizko kreditu batzuen kontra bozkatu zuten. Beraiek azaldu beharko diete beren boto-emaileei. Alkateak esan bezala, aurrekontu hauek agerian ipintzen dute zer diren Legealdi akordioa eta Legealdi Plana, hurrengo oinarrizko puntuarekin: kohesio soziala. Esan dezakegu getxotarrok ondo gobernatuta senti daitezkeela, udalerri eredu zehatza erakusten duten akordio garrantzitsuak lortzen dituen gobernu taldea dagoelako".
Inbertsio eta diru-laguntza nagusiak, eta parte-hartze izaerako aurrekontuak
Aipatutako erdietsitako akordioek birjarpeneko inbertsioak ahalbidetuko dituzte, 1,5 milioi eurogaz (hobekuntzak eskola publikoetan, hiriko altzariak, hobekuntzak jolastokietan, asfaltatzea, estolderia, hobekuntzak argiteria publikoan, etab.); Algortako Manuel Gainza parkean txandakatze-sistemako lurpeko aparkalekuaren eraikuntzarako 2,7 milioi euro bideratuko dute, 2020ra arte; Algortako Etorbidea eta Mariandresena nahiz Euskal Herria kaleak urbanizatzeko 2. fasea egiteko 955.000 euro inbertituko dituzte; Aingeruaren Etorbideko udal-lokalean dagoen enpresen haztegia egokitzeko 213.500 euro; komun publikoak modernizatu eta hobetzeko, 160.000 euro; 2017. urtean mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko elementu mekanikoak ezarriz, 320.000 euro; RKEko plaza ondoko kaleen egokitzapena, Aurrezki Kutxa kalea oinezkoentzat egitea eta Kresaltzu kalea plazan sartzea, 450.000 euro.
Diru-laguntzen atalean, gazteen emantzipazioa sustatzeko 250.000 euroko laguntzak nabarmendu dituzte, alokairua ordaintzeko laguntza emanez; komunitateko gastuak ordaintzeko laguntzak, 150.000 euro, errenta-maila txikiak dituzten eta beren jabetzakoa den etxebizitzaren gastuak ordaindu behar dituzten pertsonentzat; eskolatze-gastuetarako laguntzak 50.000 eurotara handitzea; Nazioarteko Lankidetzan % 0,7 lortu izana; diru-laguntza izendunak Getxo Moda lehiaketarako (40.000 euro) eta Diseinu Grafikoaren sektorea sustatzeko xedea duen Serifalaris ekimenerako (20.000 euro), eta Gizarte Zerbitzuen, Kulturaren eta Euskararen arloetan beste diru-laguntza batzuk handitzea.
2017. urteko parte-hartze izaerako aurrekontuei dagokienez, aurreikusitako dirua, milioi bat euro, honako eginkizun hauetara bideratuko da: Aiboa metro-geltokiaren sarbideren inguruan segurtasuna nahiz irisgarritasuna hobetzea (1. fasea), 650.000 euro; Portu Zaharreko irisgarritasuna, igogailua barne, eta Genaratxu eta Usategi parkeen arteko konexioa hobetzeko jarduketa, 280.000 euro osagarri, 700.000 euroko proiektua osatu arte; eta "Getxo Lagunkoia" proiekturako, hots, 60 urtetik gorako pertsonen osasun, parte-hartze eta segurtasun aukerak bultzatu eta hobetzen dituen egitasmorako, 100.000 euro.
Zorpetzerik gabe
Beste urte batez, aurrekontuak ez du aurrekontuko inbertsioak eta gastuak finantzatzeko inolako zorpetzerik, udal arduradunek azaldu dutenez. Horretarako, maileguak murriztea aurreikusi dute, 3,05 milioi eurotan; gauzak horrela, 15,4 milioi euroko zor izendunagaz amaituko du Udalak urtea. Maileguen bilakaerari dagokionez, 2010etik 2016ra 17,65 milioi euroko zenbatekoa amortizatu da. Funtsean, Udala zergarik gabeko egoera ekonomikoan dago.
Helburuak
Ignacio Uriarte Ogasun zinegotziak, aurrekontu hauek dituzten helburuak gogorarazi ditu:
- Kalitateko oinarrizko zerbitzuak eta Udalerriaren Hobekuntza: 44,2 milioi euro.
- Getxo gozatu: Kultura, Aisia, Kirola, Ingurumena eta Euskara: 21,4 milioi.
- Politika Sozialak (gizarte kohesioa): 19,3 milioi.
- Modernizazioa: Proiektu Estrategikoak: 24,8 milioi.
- Jarduera Ekonomikoaren Sustapena: 3 milioi.
- Parte hartzea, Gardentasuna eta Komunikazioa Herritarrekin : 3,1 milioi.
- Zorroztasun Ekonomikoa eta Kudeaketa Eraginkorra: 17, 1 milioi.
Udalerriko Kalitate eta Hobekuntzako oinarrizko Zerbitzuak
- Segurtasuna eta Ordena Publikoa…7,9 milioi
- Garabi Zerbitzua…………….…………220.619€
- Babes Zibila………………………………569.428€
- Trafikoaren antol. eta Apark…..1,1 milioi
- Hirigintza eta Arkitektura……………3,1 milioi
- Bide publikoak………………………5,8 milioi
- Estoldak……………………………………1,1 milioi
- Edateko uraren hornidura………..4,6 milioi
- Hondakinen Bilketa………………..….5,1 milioi
- Bide garbiketa……………………....5,6 milioi
- Hilerriak eta hileta zerb.. ….……….331.144€
- Argiztapen publikoa………………..3,2 milioi
- Parke eta lorategiak……….…………2,5 milioi
- Azpiegituren Admin. Orok.…………..1,7 milioi
- Ibilgailuak….……………………….……918.327€
Getxo gozatu: Kultura, Aisia, Kirola, Ingurumena eta Euskara
- Gazteria……………………………….519.334€
- Kultur Etxea…………………….5,9 milioi
- Euskara…………………………………..milioi 1
- Herriko jai eta ospakizunak….411.550€
- Ingurumena………………………...806.347€
- Hondartzak.……………………………420.092€
- Osasungar. Pub. Bab.….……….150.905€
- Aquariuma…………………………….352.474€
- Getxo Kirolak………………………..9,3 milioi
- Musika Eskola……………………..…2,4 milioi
Politika Sozialak (gizarte kohesioa)
- Giz. Zerb. Admin. Orok……………..786.518€
- Giz. Zerb. Legearen garapena……..413.010€
- Gizarte Ekintza eta Integrazioa....…6 milioi
- Drogomenp. Prebentzioa…………….257.308€
- Kultura-art. eta Inmigrazioa………138.749€
- Udal Egoitza………………...........5,5 milioi
- Garapenerako Lankidetza………….600.740€
- Aukera Berdintasuna..........…..293.640€
- Hezkuntzako Admin. Orok………...832,708€
- Hezkuntzako Ekintzak……………..279.217€
- Etxebizitza……………………………….4,1 milioi
Modernizazioa: Proiektu Estrategikoak
- Ekipam. Modernizazioa……………….22 milioi
- Ondarearen Kudeaketa………….958.653€
- Ondare Hist.-Art. Babesa…………….77.000€
- Barrualdeen garbiketa…………….1,4 milioi
Jarduera Ekonomikoaren Sustapena
- Kirol Portua…………..……………363.500€
- Ekon. Sust. Admin. Orok……….... milioi 1
- Turismoko inf. eta sust…….….661.858€
- Ekonomiaren Sustapena…………..959.207€
Parte hartzea, Gardentasuna eta Komunikazioa Herritarrekin
- Herritarrentzako Arreta..…………….989.926€
- Garden. eta Herrit. Part. Hart...1,5 milioi
- Kontsumitzaileen Babesa…………..…72.073€
- Komunikazioa herritarrekin…….525.502€
Zorroztasun Ekonomikoa eta Kudeaketa Eraginkorra
- Gobernu organoak……………….2,19 milioi
- Admin. Orokorra….………………..…2 milioi
- Hirigintzako Diziplina….………….581.682€
- Zor Publikoa………….……...………3,1 milioi
- Beste prestazio batzuk…………..383.706€
- Antol. Eta Giza Bailiab. Kudeak...2,6 milioi
- Kalitatea.………………………………280.187€
- Kontu Hartzailetza…………………..1,2 milioi
- Diruzaintza………..………………...1,3 milioi
- Kontratazioa….……………………..640.295€
- Informatika…………………………..2,2 milioi
- Superabita…………………………….609.796€