Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuagaz elkarlanean, ikur frankistak kentzeko bultzada intituzionalagaz jarraituko du Getxoko Udalak; era horretan, "Eusko Legebiltzarrak agindutakoa betetzeko eta frankismoaren biktimei erreparazio moralaren arloan nazioarteko erakundeek gomendatzen dutenagaz bat egin ahal izateko".
Memoria historikoaren legearen (abenduaren 26ko 52/2007 Legea) 15garren artikuluan jasotzen denez, "Administrazio publikoek, beren eskumenak betez, altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren errepresioaren inguruko armarriak, intsigniak, plakak eta, modu pertsonalean edo kolektiboan, garai hura goraipatzen duten beste objektu edo aipamen guztiak kentzeko berariazko neurriak hartuko dituzte".