Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Getxon beste bat itotzen saiatzeagatik

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 19a, 11:59

Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Getxon, beste bat soka bategaz itotzen saiatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iturrien arabera, atzo, 22:30ak aldera, Areetako Ibaigane kalean borroka baten berri eman zioten Ertzaintzari. Hala, polizia-patruila bat bertaratu zen, eta bertan gizon bat beste bat itotzen saiatzen ari zela ikusi zuten. Agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuen; ordurako, biktima arnasa hartzeko arazoak zituen eta anbulantzia batek ospitalera eraman behar izan du.

Hilketa saiakera ez ezik, lapurreta delitua ere leporatu dio Ertzaintzak ustezko erasotzaileari, biktimaren sakelakoa ostu ziolakoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun