Alternatiba horiek bilatzeko guran, daborduko problematika hori "gehien" pairatzen duten kolektiboakaz jarri da harremanetan koalizio abertzalea: emakume eta elkarte feministak; gazte taldeak, pertsona migratuen taldeak eta guraso bakarren elkarteak, besteak beste.
Azaldu dutenez, "ahalik eta auzokide gehienen egoera ezagutu nahi dugu lehen eskutik". Hori dela eta, topaketa horretan parte hartzeko deia egin du EH Bilduk, "zuen ekarpena ezinbestekoa delako". Ahalik eta diagnostikorik "osoena" eratzea da udal-taldearen asmoa, "ondoren, alternatibetan sakondu ahal izateko".