Getxoko herri-galdeketa noiz egingo duten jakinaraziko du Gure Esku Dagok zapatuan

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 21a, 12:45

Erabakiaren adierazpena aurkeztu zuten aspaldi Getxon.

Zapatu honetan, hilaren 24an, Gure Esku Dago taldeak jakinaraziko du zenbat sinadura bildu dituen, Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko herritarren kontsulta bat Getxon antolatzearen alde. Horrez gainera, data zein izango den jakinarazi eta galdeketarako deia egingo dute egun horretan. Horretarako hitzordua 12:00etan ipini dute, Algortako San Nikolas plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun