2017an hainbat lan egingo dituzte eraikinean, irisgarritasuna hobetzeko, guneak gehiago erabili ahal izateko eta galerietako elementuen hondatze prozesua geldiarazteko, eta arrapalaren instalazioa, hain zuzen ere, lanon barruan sartzen da.
Sarbide berria zurez egin dute, galerietan duela zenbait urtetatik dauden eskaileren egituraren estetikari jarraituz. Modu horretan, eraikinagaz bat datorren izaera propioa eman gura izan diote guneari, baliabide material eta bitarteko ahalik eta gutxiena erabilita.
Sarbidearen muntaketa: (© GETXOKO UDALA)
Arrapala berri horri esker, EHUko ikertaldeak gune horretara sartu ahal izango dira aretoaren forjatua eta zimenduak nola dauden aztertzera. Denboragaz, areto nagusiaren azpiko leku hori galerietako aurkikuntzak eta jarduerak azaltzeko erakustoki gisa erabiliko dute.