Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioak, Ibilki eta Egizu elkarteek, Kontularien klubak eta Udalak sustatutako Zurrumurrurik ez Estrategiak antolatuta, jarduera doakoa izango da, baina izena eman behar da aurretik 644 277 155 edo 644 595 191 telefono zenbakietan edo getxobizilagunak@gmail.com helbidean.
55 pertsonentzako autobusa irtengo da 09:00etan Algortako Telletxe plaza ondoko markesinatik, eta 9:15ean Areetako Xake plazatik.