Azokan saldutako liburuak, aldizkariak, koadernotxoak eta entziklopediak herritarrek emandakoak ziren eta euro bateko prezio sinbolikoan saldu ziren. Lortutako dirua Rosa Temiñok, Palestina Biladi GKEko buruak jaso du eta Zisjordanian buru desgaitasuna dutenentzako hiru gela egokitzeko eta materiala erosteko zuzenduko da. Helburua da proiektuak buru desgaitasuna duten haurren heziketa inklusiboa sustatzen duen gizarte-inguru atsegina eta hezitzailea izatera laguntzea, batez ere Zisjordaniako iparraldean dauden baztertutako udalerritan (Al-Nassariyyah eta Askarreko errefuxiatuen eremua).