Bluesaren zaleak Algortako erdigunean batuko dira

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 11a, 12:59

William Bell Band taldeak joko du barikuan. © WILLIAM BELL

Getxoko XXIX. Blues Jaialdia uztailaren 13tik 15era bitartean izango da aurten, Algortan. Ohi den legez, jaialdiak musikaz beteko ditu Algortako erdiguneko hainbat txoko; izan ere, Bihotz Alai plazan egingo diren ordainpeko kontzertuez gainera, doako emanaldiak entzuteko aukera egongo da The Piper´s Irish Pub tabernan, barikuan eta zapatuan, 23:00etatik aurrera.

Horrez gainera, egun horietan bietan, Crazy Jazzer Street Band taldeak blueszaleak dantzan ipiniko ditu, Algortako erdiguneko kaleetan, alderik alde ibiliko baita arrastiko 07:00etatik aurrera. Algortako Telletxe plazatik irten, eta San Nikolas plazaraino heldu arte jotzen ibiliko dira. Ordainpeko kontzertuetako sarrerak 10 eta 15 euro artean salduko dituzte, egunaren eta jotzen duen taldearen arabera. Sarrerak daborduko eros daitezke, Kutxabanken orotariko kutxazainetan, banku horren webgunean eta Villamonteko kultur etxean bertan (Algorta).

Egitaraua

Uztailak 13, eguena

  • 20:00    Priscilla Band eta Freedonia taldeen kontzertua, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera 1o euroan dago salmentan.

Uztailak 14, barikua.

  • 19:00    Crazy Jazzer Street Band taldearen desfilea, Algortako Telletxe plazatik San Nikolas plazaraino.
  • 21:00    William Bell Band taldearen kontzertua, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera, 15 euroan.
  • 23:00    Confluence taldearen kontzertua, Algortako The Piper´s Irish Pub tabernan. Sarrera, doan.

Uztailak 15, zapatua

  • 19:00    Crazy Jazzer Street Band taldearen desfilea, Algortako Telletxe plazatik San Nikolas plazaraino.
  • 21:00    Music Maker taldearen kontzertua, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera, 1o euroan.
  • 23:00    Woody Blues Trio taldearen kontzertua, Algortako The Piper´s Irish Pub tabernan. Sarrera, doan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun