Sanchezek ondo baino hobeto itxi zuen ekaineko hilabetea, Zarauzko Siroko Surf Liga irabazita, eta modu berean abiatu du uztaila, Galiziako uretan. Denera, 332 surflarik parte hartu zuten sei mailatan.
Garazi Sanchezek finalaren azken unera arte itxaron behar izan zuen bere burua txapelduntzat jotzeko. Izan ere, egun osoan zehar surf polita egin bazuen ere, Isa Gundín galiziarrak eta Melania Suárez eta Lucía Machado kanariarrek ez zioten erraz ipini. Hala, getxoztarra nagusitu zen 11,00 puntukaz eta atzean geratu ziren Gundín (9,65), Suárez (9,55) eta Machado (9,00). Nabarmentzekoa da kanariarrek egindako ahalegin eta lana biek ala biek 13 urte besterik ez baitute.