Hamaika jarduera izango dira Algortako Ingurumen Aretoan, hilaren akabura arte

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 7a, 13:59

José Luis Landa zinegotzia Ingurumen Aretoaren kanpoaldean. © GETXOKO UDALA

Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Egitaraua:

Uztailak 8 eta 9

  • 10:00-14:00 Marrazketa aire zabalean (marrazketa-lehiaketaren barnean): 3 eta 8 urte arteko neska-mutilentzat.

Uztailak 15, zapatua

  • 22:00-00:00 Saio astronomikoa: berbaldia eta behaketa astronomikoa. Aldez aurretik izena eman beharra dago (688 883 596).

Uztailak 16, domeka

  • 10:00-14:00 Geocaching, adin denentzat.

Uztailak 22, zapatua

  • 10:00-14:00 Lore tailerra material birziklatuagaz, 6 eta 15 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Uztailak 23, domeka

  • 10:00-14:00 Familia arteko gynkana autogidatua.

Uztailak 29, zapatua

  • 10:00-14:00 Geocaching, adin denentzako.

Uztailak 30, domeka

  • 10:00-14:00 Sendabelar-tailerra. Aldez aurretik izena eman beharra dago (688 883 596).
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun