Ikuskizuna, itxaroten zuen giltzurrunetako ebakuntzaren aurretik Euskal Herrian hil zen Abby izeneko 17 hilabeteko neskato senegaldarraren omenez sortu du Otxandategi abesbatzak. Sarrera 10 euroan dago salgai, Gure Esku Dago Algortan daukan lokalean (Telletxe, 3 - Barrukoa tabernaren ondoan), 18:30etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean leihatilan bertan erosi ahalko da.