Movistar txirrindulari-taldean ohitura denez, gaur San Fermin egunean, Jonathan Castroviejo itzubaltzetarrak eta taldeko beste kide denek zapi gorria ipini dute lepoan. Frantziako Tourreko seigarren etapan egin dute, Troyesen. Antzinako Reynolds taldea zenak sortu zuen tradizioa 1983an. Azaldu dutenez, "gero eta gehiago gara nazioarteko taldea, baina gure sustraiak beti berberak izango dira: nafarroa eta Iruñea". Gaur egun Movistar izena duen taldeak ohiko "Gora San Fermin!" oihua ere bota du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!