Itzubaltzetako eskauten udaleku bat utzarazi dute Aiaran, euri-jasengatik

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 10a, 16:30

Ebakuazioaren momentu bat. GENTZA ALAMILLO - AIARALDEA

Gaur gauean, Ertzaintzak 8 eta 14 urte bitarteko ume-talde aterarazi du Erbi kontzejuko kanpalekutik (Aiara, Araba) inguruan izandako euri-jasak tarteko. 31 umeak eta 9 begiraleak Itzubaltzeta/Romoko Ziztu Bizian eskaut-taldekoak dira. Denak ondo daude.

EITBk zabaldu duenez, euri-zaparrada hasi zenean, kanpadendak urez betetzen hasi ziren, eta 22:00ak aldera, begiraleek laguntza eskatu zuten. Horren berri jasotakoan, Ertzaintzako, Babes Zibileko eta Gurutze Gorriko kideak bertaratu ziren, umeak kanpalekutik ateratzeko. Ertzaintzak adierazi duenez, ume eta begirale guztiak ondo daude, eta oraingoz segituko dute udalerri bereko Lantenoko eskoletan. Ziztu Bizianeko begiraleek HIRUKAri azaldu diotenez, kanpalekuagaz aurrera egin eta jolasez eta txangoez gozatzen segituko dute.

Lantanoko eskolako behin-behineko aterpea (AIARALDEA)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun