Zapatuan amaitu zen Getxoko Nazioarteko Tenis Sariketa, sei irabazleakaz. Emakumezkoetan, Mihaela Buzarnescu errumaniarrak irabazi zion finala Renata Zarazúa mexikarrari, 6-2 eta 6-2. Gizonezkoetan,
Bernabé Zapata valentziarrak eskuratu zuen Getxoko Aixerrotaren garaikurra, Carlos Taberner herrikidea garaitu ostean. Aurretik, bikotekako txapelketaren finalak jokatu ziren. Emakumezkoetan Aleksandra Naydenov bulgariarra eta Andrea Gámiz venezuelarra nagusitu ziren; gizonezkoetan, berriz, David Vega kanariarrak eta Ivan Ghakov errusiarrak irabazi zuten. Partida denak Jolasetan jokatu ziren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!