Gonzálezek atzo jokatutako partida biak galdu zituen, zuriakaz, Luca Reyren aurka, eta beltzakaz, Clara Brianden kontra. Gaur goizean, ostera, bere lehenengo garaipena lortu du, zuriakaz jokatzen, Jaume Cisnerosen aurka. Granadako txapelketan beste bizkaitar bat dabil lehiatzen: Manex Reguillaga Elías, Elorrioko Zaldi Baltza klubeko partaide eta Euskadiko txapelduna, kimu-mailan.