Bandera urdina ipini dute Ereagako eta Arrigunagako hondartzetan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 11a, 16:50

Daborduko bandera urdina ikusgai dago Ereagan. © GETXOKO UDALA

Joan den aste-akabutik, zintzilik daude bandera urdinak Ereaga hondartzan eta Arrigunagakoan; hamargarren aldia da Algortako areatzean, eta Getxokoan, zortzigarrena. Bandera urdina bereizgarri bat da; horren bidez, saritu gura da itsasertzaren eta hondartzen gestioan ingurumena eta natura errespetatzeko egindako ahalegina.

José Luis Landa Ingurumeneko zinegotziak gogoratu duenez, "bandera urdinak gure hondartzen inguruneko gestioa aitortzen du. Hori lortzeko hainbat irizpide bete behar ditugu eta horregatik gogor lan egin behar dugu urte osoan hobetzeko, eta gure hondartzak jasangarriagoak izateko ere. Esfortzua ez da gertaera bakana, urte osoan zehar inguruneko heziketaren alde lan egiten dugulako, Aste Berdea bezalako kanpainakaz edo Mugikortasuneko Asteagaz eta horiek ere aztertzen ditu bandera ematen duen batzordeak”.

Bandera urdinagaz batera, hondartza biek beste adierazgarri bat daukate ikusgai: duela 9 urte Aenor kalitate-agentziak emandako ISO 9001-14001.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun