Horrez gainera, egun horietan bietan, Crazy Jazzer Street Band taldeak blueszaleak dantzan ipiniko ditu, Algortako erdiguneko kaleetan, alderik alde ibiliko baita arrastiko 07:00etatik aurrera. Algortako Telletxe plazatik irten, eta San Nikolas plazaraino heldu arte jotzen ibiliko dira. Ordainpeko kontzertuetako sarrerak 10 eta 15 euro artean salduko dituzte, egunaren eta jotzen duen taldearen arabera. Sarrerak daborduko eros daitezke, Kutxabanken orotariko kutxazainetan, banku horren webgunean eta Villamonteko kultur etxean bertan (Algorta).
Egitaraua
Uztailak 13, eguena
- 20:00 Priscilla Band eta Freedonia taldeen kontzertua, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera 10 euroan dago salmentan.
Uztailak 14, barikua.
- 19:00 Crazy Jazzer Street Band taldearen desfilea, Algortako Telletxe plazatik San Nikolas plazaraino.
- 21:00 William Bell Band taldearen kontzertua, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera, 15 euroan.
- 23:00 Confluence taldearen kontzertua, Algortako The Piper´s Irish Pub tabernan. Sarrera, doan.
Uztailak 15, zapatua
- 19:00 Crazy Jazzer Street Band taldearen desfilea, Algortako Telletxe plazatik San Nikolas plazaraino.
- 21:00 Music Maker taldearen kontzertua, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera, 1o euroan.
- 23:00 Woody Blues Trio taldearen kontzertua, Algortako The Piper´s Irish Pub tabernan. Sarrera, doan.