Jorge Camiña tenis-jokalari getxoztarrak Alemaniako Essen hiriko beteranoen ITF saria irabazi zuen joan den domekan. Camiña nagusitu zen 70 urtez gorako mailan, norbanakoan, finalean Karl-Heinz Schäfer-i, Alemaniako selekzioaren hirugarren jokalariari, irabazita. Bikoteka ere, 65 urtez gorakoen finalean nagusitu zen, Tripodi italiarragaz batera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!