Getxoko Udalak lagunduko ditu uholdeak pairatu dituzten kolonbiarrak

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 13a, 12:30

Larrialdi-zerbitzuak Bahía Solanon. © KOLONBIAKO ARMADA

Getxoko Udalak Kolonbiako Chocó barrutiko Bahía Solano udalerria lagunduko du, 10.000 euroko larrialdiko diru-laguntza bideratuz, gaur goizean Uribe Kostako udalak prentsa-ohar batez zabaldu duenez. Laguntza horren helburua da azken uholdeetan kaltetutakoak artatzea.

Babes ekonomiko hori Zabalketa GKE getxoztarraren bitartez helaraziko du Getxoko Udal Gobernuak. Diru zenbateko horregaz 3.000 familia laguntzea espero dute, oinarrizko elementuen horniduragaz, esate baterako: jakiak, jantziak, aterpetxea, medizinak eta tresnak.

Egoera txarrean dauden herritarrei emango diete laguntza, horien artean, etxeko buru diren emakumeei, adin gabeko seme-alabak dituzten emakumeei, minusbaliotasunak dituzten seme-alaben amei eta pertsona nagusiei.

Urte osoan oso zigortutako inguruan gertatutako azken uholdeek 15.000 bat pertsona kaltetuta utzi dituzte, Getxoko Udalak emandako datuen arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun