Umeentzako eta nerabeentzako surf-ikastaroa antolatu du Bizarra Lepoanek

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 14a, 12:16

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak surf-ikastaroa antolatu du, abuztuaren 1etik 4ra arte, 17:00etatik 19:00etara (16:15ean autobusa irtengo da). Ikastaroa Sopelako eta Getxoko Barinatxe hondartzan izango da; ordu biko saioak egongo dira, zortzi orduko ikastaroa osatuz. Ekimena 8 eta 16 urte arteko ume eta gazte euskaldunei zuzenduta dago. Euskara elkarteak iragarri du martitzenean abiatuko duela izen-ematea: epemuga uztailaren 20a, eguena, izango da.

Prezioa, behar den materiala barne, 15 eurokoa izango da, elkarteko bazkideentzat; gainontzekoek 20 euro ordaindu beharko dute. Izen-ematea telefonoz egin daiteke, goizez bakarrik, honako zenbakietara joz: 944 910 387 eta 667 540 242.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun