Miren Saitua Zubileta baserrian jaio zen eta bizitza osoa eman du Algortan, hiru urte izan ezik. Gaur egun, Algortako Euskal Herria kalean bizi da. Bi alabaren ama izan da, eta 7 iloba eta 9 biloba ditu. Osasun egoera onean, oso ilusionatuta ospatu du urtebetetzea bere familiagaz, horiek Euskaditik kanpo ere etorri direlako ospakizunerako. Ohi bezala, Miren Saituari Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat oparitu dizkiote agintariek.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun