Getxok irabazi du Udako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketa

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 19a, 14:50

Getxoko klubaren igerilariak, garaipena ospatzen. © GIBKE

Joan den aste-akabuan lehiatu zen Udako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketa, gazte- eta absolutu-mailetan. Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan, Getxo Igeriketa Bolue kirol-elkartea nagusitu zen sailkapen nagusian eta emakumezkoen sailkapenean; modu berean, bigarren postuan geratu zen gizonezkoetan eta hamaika proba irabazi zituen.

Bosgarren urtez, Udako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketa Mendizorrotzan jokatu zen. Bertan, Espainiako Txapelketarako txartela bilatu zuten 350 bat euskal igerilarik, markarik onenak eginez. Izan ere, Terrassako hitzordurako aste bi baino gutxiago falta da.

Lehia sutsua izan zen Mendizorrotzako uretan, Getxo eta Bidasoaren artean. Gizonezkoetan, gipuzkoarrak nagusitu ziren modu estuan; baina emakumezkoetan Getxok lortutako abantaila zabalak sailkapen nagusia eman zien uribekostarrei.

Uretan, nabarmentzekoa izan zen Magdalena Musons eta Ane Ibarrondo Getxoko igerilariek erakutsitako lana eta ahalegina, saria izan zuena. Klubak azpimarratu ditu egindako lorpenetako batzuk: Bizkaiko errekor berriak 4x50 eta 4x100 metroko estiloan eta Jorge Gilek 16 urtegaz egindako marka  100 metro bizkar-igeriketan.

Getxo Igeriketa Bolue kirol-elkarteak lortutako podiumak

Sailkapen nagusi orokorra

  1. Getxo, 1.033 puntu
  2. Bidasoa, 965
  3. Amaya, 796

Emakumezkoen sailkapen nagusia

  1. Getxo, 509 puntu
  2. Amaya, 431
  3. Bidasoa, 367

Gizonezkoen sailkapen nagusia

  1. Bidasoa, 598 puntu
  2. Getxo, 524
  3. Judizmendi, 446,5

Emakumezkoen 100 metro libreak

  1. Magdalena Musons (Getxo), 59,24
  2. Ane Ibarrondo (Getxo), 59,66
  3. Amaia Cendoya (Bidasoa), 1.00,40

Gizonezkoen 100 metro tximeletan

  1. David Juiz (Getxo), 57,23
  2. Ander Izaguirre (León), 57,58
  3. Javier Aguilar (Anaitasuna), 57,98

Emakumezkoen 1.500 metro libreak

  1. Amaia Iriarte (Amaya), 17.50,69
  2. Itxaso Alonso (Getxo), 19:04,40
  3. Maite Lazcano (Anaitasuna), 19:18,37

Emakumezkoen 50 metro bizkarrean

  1. Maria Casillas (Getxo), 31,29
  2. Maider Redin (Easo), 31,37
  3. Oihana Goenaga (Izarraitz), 31,69

Gizonezkoen 50 metro libreak

  1. Mikel Bildosola (Getxo), 23,53
  2. Oskitz Aguilar (Bidasoa), 23,79
  3. Oscar Pascual (Amaya), 24,34

Emakumezkoen 4 x 200 metro libreak

  1. Amaia Cendoya, Maialen Sáez, Nuria Boyero eta Maddi Fernández (Bidasoa), 08.48,81
  2. Magdalena Musons, Arrate López, Ane Ibarrondo eta Naia Ibarrondo (Getxo), 08:53,48
  3. Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Jone Goenaga eta Oihana Goenaga (Izarraitz), 09:02,00

Emakumezkoen 4 x 50 metro libreak

  1. Ane Ibarrondo, Magdalena Musons, Arrate López eta Naia Ibarrondo (Getxo), 01:47,57
  2. Maialen Sáez, Xune Zubialde, Nuria Boyero eta Amaia Cendoya (Bidasoa), 01.51,91
  3. Jone Goenaga, Maitane Goenaga, Maialen Sudupe eta Oihana Goenaga (Izarraitz), 01:52,88

Gizonezkoen 200 metro bularrekoan

  1. Jon Ander Antolin (Bilbao), 02.27,49
  2. Aitor Barredo (Judizmendi), 02.28,75
  3. Beñat Oyarzabal (Getxo), 02.31,29

Emakumezkoen 200 metro bizkarrean

  1. Maite Barruetabeña (Urbat), 02.26,54
  2. Maddi Fernández (Bidasoa), 02.28,75
  3. María Casillas (Getxo), 02.29,45

Gizonezkoen 100 metro libreak

  1. Mikel Bildosola (Getxo), 51,49
  2. Oskitz Aguilar (Bidasoa), 51,62
  3. Ander Izaguirre (León), 52,80

Emakumezkoen 100 metro tximeletan

  1. Naia Ibarrondo (Getxo), 1.05,25
  2. Nuria Boyero (Bidasoa), 01.05,85
  3. Ane Ibarrondo (Getxo), 1.06,64

Gizonezkoen 200 metro tximeletan

  1. Javier Aguilar (Anaitasuna), 2.10,29
  2. Mikel Iborra (Getxo), 2.12,67
  3. Yoel Pampin (Getxo), 2.12,81

Gizonezkoen 50 metro bizkarrean

  1. Ion Mugika (Bidasoa), 27,86
  2. Imanol Eceiza (Tolosaldea), 28,36
  3. David Juiz (Getxo), 28,61

Emakumezkoen 50 metro libreak

  1. Ane Ibarrondo (Getxo), 27,11
  2. Alicia Tirados (Bilbao), 27,62
  3. Magdalena Musons (Getxo), 27,76

Gizonezkoen 4 x 200 metro libreak

  1. Ander Arruabarrena, Aritz Aguilar, Gorka Olaizola eta Ion Mugika (Bidasoa), 07.53,35
  2. Borja Reinoso, Bingen Jauregi, Jon Alonso eta Yoel Pampin (Getxo), 08:04,57
  3. Ander Noain, Mikel Goikoetxea, Garai Sotes eta Oscar Pascual (Amaya), 08:07,77

Emakumezkoen 4 x 50 metro estilotan

  1. María Casillas, Itziar Tardaguila, Ane Ibarrondo eta Magdalena Musons (Getxo), 02:00,97
  2. Irantzu Arrieta, Ainhoa Oñatibia, Paula Balen eta Ione Tabuenca (Amaya), 02.03,32
  3. Maialen Sáez, Xune Zubialde, Nuria Boyero eta Amaia Cendoya (Bidasoa), 02.06,14

Gizonezkoen 4 x 50 metro estilotan

  1. Ander Arruabarrena, Alejandro López, Ion Mugika eta Aritz Aguilar (Bidasoa), 01.49,00
  2. Jorge Gil, Beñat OyarzabalDavid Juiz eta Mikel Deba (Getxo), 01:49,44
  3. Jaran Padilla, J.K. Azpiazu, Aaron Mulvey eta Ander Jiménez (Judizmendi), 08:07,77

Emakumezkoen 100 metro bizkarrean

  1. Maider Redin (Easo), 1.07,05
  2. María Casillas (Getxo), 01.08,32
  3. Maitane Goenaga (Izarraitz), 01:08,92

Gizonezkoen 50 metro tximeletan

  1. David Juiz (Getxo), 25,92
  2. Ander Izaguirre (León), 25,98
  3. David Iborra (Amaya), 26,10

Emakumezkoen 4 x 100 metro libreak

  1. Magdalena MusonsArrate López, Ane Ibarrondo eta Naia Ibarrondo (Getxo), 03:58,99
  2. Maialen Sáez, Maddi Fernández, Amaia Cendoya eta Nuria Boyero (Bidasoa), 04.00,71
  3. Maitane Goenaga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe eta Oihana Goenaga (Izarraitz), 04:05,06

Gizonezkoen 4 x 100 metro libreak

  1. Aritz Aguilar, Gorka Olaizola, Ander Arruabarrena eta Ion Mugika (Bidasoa), 03.36,20
  2. Borja Reinoso, Mikel Deba, Bingen Jauregi eta David Juiz (Getxo), 03:38,60
  3. Mikel Goikoetxea, David Iborra, Garai Sotes eta Oscar Pascual (Amaya), 03:40,37

Emakumezkoen 50 metro tximeletan

  1. Ane Ibarrondo (Getxo), 28,85
  2. Amaia Cendoya (Bidasoa), 29,05
  3. Magdalena Musons (Getxo), 29,54

Gizonezkoen 4 x 100 metro estilotan

  1. Ion Mugika, Alejandro López, Ander Arruabarrena eta Oskitz Aguilar (Bidasoa), 03.57,55
  2. Jorge Gil, Beñat OyarzabalDavid Juiz eta Mikel Deba (Getxo), 04:00,46
  3. Jaran Padilla, J.K. Azpiazu, Aaron Mulvey eta Ander Jiménez (Judizmendi), 04:01,45

Emakumezkoen 4 x 100 metro estilotan

  1. María Casillas, Itziar Tardaguila, Ane Ibarrondo eta Magdalena Musons (Getxo), 04:27,68
  2. Maddi Fernández, Nuria Boyero, Amaia Cendoya eta Maialen Sáez (Bidasoa), 04.36,74
  3. Andrea Gómez, Ainhoa Oñatibia, Paula Balen eta Ione Tabuenca (Amaya), 04.37,87

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun