Desfibriladore eramangarria Udaltzaingoaren ibilgailu batean ipini dute eta beste 15ak udal-eraikin ezagun eta jendetsuenetan. Denek geolokalizazioa daukate eta 112 Larrialdi-zerbitzura deitzeko aukera ematen dute. Inbertsioa, denera, 37.752 eurokoa izan da.
Udalak "bihotz-babeseko zenbait eremu sortu eta Getxon bihotz-babesa areagotzea" gura du, Eusko Jaurlaritzak 2015ean dekretu bidez ezarri zuenez. Desfibriladore erdi-automatikoak edozein herritarrek erabil ditzake, baldin eta herritar batek bihotz-birikietako geldialdia edo bat-bateko heriotza pairatzen badu. Dena den, udal-langileek prestakuntza jasoko dute, instalatutako ekipoak erabiltzeko pautak eta ezaugarriak ezagutzeko.
Prebentzioa
Udalak gogorarazi duenez, "desfibriladore baten erabilera oso eraginkorra da azkar erabiltzen bada. Bizia salba dezakezu beragaz".
Bentrikulu-fibrilazioaren aurkako tratamendu eraginkor bakarra desfibrilazio elektriko goiztiarra da; beraz, esku hartzen duen lehen pertsonaren parte hartzea funtsezkoa da. Udalaren arabera, "aurrerapen teknologikoei esker, zenbait desfibriladore asmatu dira, beraien ezaugarriei eta funtzionamenduari esker, eta dauzkagu froga zientifikoen arabera, ezin egokiagoak direnak osasun-alorrean lan egiten ez duten pertsonek osasun-alorretik kanpo erabiltzeko. Kanpo desfibriladore automatikoak eta erdi-automatikoak dira, hau da, Getxoko Udalak erosi dituenak".
Adjudikatutako soluzio teknikoa
Desfibriladoreen hornidura Bexen Cardio enpresa bizkaitarrari adjudikatu dio Getxoko Udalak, Estatu espainiarrean desfibriladoreak egiten dituen fabrikatzaile bakarra, sektorean 35 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Hornitu duen modeloa Reanibex-300 da. Desfibriladore hau, Ermuan diseinatua eta fabrikatua erabat, punta-puntako ekipoa da. Udal-iturrien arabera, gailua "erabiltzeko oso erraza da, laguntza-pantaila zabala baitauka bihotz-biriketako bizkortzeko prozesu osoa egiteko. Gainera, diagnostikoko algoritmoak dauzka, EHUren eta Osakidetzako zentroen laguntzaz eginak, nazioarteko estandar zorrotzenakaz balidatuak".
Getxo udalerriko udal-desfibriladoreren bat duten lekuen zerrenda
- Udaletxeko halla.
- Santa Klara jauregiko halla.
- Udaltzainetxeko halla.
- Urgull kaleko udal-eraikina (Gizarte Zerbitzuak, Gazteria eta Komunikazioa).
- Etxe Sorgindua (Langileria, Euskara, Informatika eta Lan Arriskuen Prebentzioa).
- Fadurako kiroldegia (2).
- Gobelako kiroldegia (2).
- Villamonteko Kultur Etxea.
- San Nikolas liburutegia.
- Romo Kultur Etxea.
- Udal Egoitza.
- Andres Isasi Musika Eskolaren Areetako zentroa.
- Andres Isasi Musika Eskolaren Algortako zentroa.
- Fadurako kiroldegia (2).
- Gobelako kiroldegia.
- Herri Babeseko ibilgailuak daukan gailu eramangarria.