Mercedes Sánchezek irabazi du Getxoko balkoien lehiaketa

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 20a, 16:58

Sari-banaketa egin dute gaur goizean.

Emakumezko algortar bik bereganatu dituzte Getxoko Udalak antolatutako Balkoiak eta leihoak apaintzeko  IV. Lehiaketaren sariak. Lehenengo postua Mercedes Sánchez Garcíak lortu du, Udaberri kaleko 2 zenbakiko terrazagatik. Bigarren saria Iranzu Arondo Olaguerentzat izan da, Algortako etorbideko 56 zenbakian apaindutako balkoiagatik.

Ekimena pasa den ekainean egin zen, Aste Berdea jardueren egitarauaren barruan. Epai-mahaiak kontuan hartu dituen irizpideen artean hurrengoak daude: originaltasuna, konposizioaren sormena, apaindura-kalitatea, multzoaren armonia (diseinua), konplexutasuna eta iraunkortasuna.

Lehiaketan 15 pertsonek hartu zuten parte, balkoiak eta terrazak polit uzteko behar eta ahalegin handiak eginez, José Luis Landa Ingurumeneko zinegotziak gaur goizean azpimarratu duenez: "merituzko gauza da, Europako herrialde batzuetan tradizio handia duena, eta Getxon apurka apurka egiten ari dena”.  Landak 150 euroko balioko txartela eman dio bigarren sailkatuari, Getxoko lore-mintegi batean erabiltzeko, eta baita egiaztagiri bat ere. Bestalde, Mercedes Sánchez García irabazleak ezin izan du ekitaldian parte hartu; hala bere senarrak jaso du 250 euroko txekea eta egiaztagiria. Saritutakoak oso pozik agertu dira lehiaketagaz eta lortutako sariakaz ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun