SolidarUP egitasmoaren helburua da Getxon mugimendu solidarioa sustatzea, kalteberatasun egoeran daudenei laguntzeko eta egoera horrek beren esparru sozial, emozional eta materialean duen eragina murrizteko. Gaur egun, SolidaridUP proiektuan 16 komertzio hartzen dabiltza parte, horien artean, ile-apaindegiak, kafetegiak, arropa-dendak edo liburu-dendak; gainera, sei elkartasun-ekimen ipini dira abian
Proiektuan parte hartzen dute Getxoko hamar GKE: Atfal Sahararen aldeko Getxoko elkartea, San Martin de Tours misioetako taldearen elkartea, Ayuda Más, Biladi Palestinaren aldeko elkartea, ECCA Romo, Educo, Lagun Artean; Perualde; Taldeka Lagunduz eta Zabalketa. Azken talde horrek bultzatu du egitasmoa.
Ekimenak sustatzen ditu Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuetako batzuk, hala nola: pobrezia desagerraraztea, esberdinkeriak murriztea), eta aliantzak sortzea helburuak lortzeko.