Faduran jokatuko da Espainiako Ultimate Frisbee Txapelketa, aste-akabuan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 26a, 17:04

Iaz ere Faduran eginz en txapelketa. © GETXOKO UDALA

Fadurako kiroldegian egingo da Espainiako Ultimate Frisbee Txapelketa, datozen zapatuan eta domekan, uztailaren 29an eta 30ean. Hamabost talde inguru gerturatuko dira Algortara eta Fadurako Kirolarien Egoitzan hartuko dute ostatu. Lehiaketa Diskolari klubak antolatu du, eta 200 parte-hartzaile inguru izango dira lehian.

Txapelketa belarrezko lau zelaitan jokatuko da aldi berean eta aurretiazko txandak larunbat osoan burutuko direla aurreikusi du antolakuntzak, azken fasea domeka goizean egin aurretik. Ultimate frisbee kirolean, bi talde misto lehiatzen dira, bakoitzak zazpi kideakaz. Jokalekua zelai bat da, 100 metroko luzerakoa eta 37 metroko zabalerakoa. Taldeen helburua frisbeea elkarren artean pasatzea da, aurkako taldeko inork berau atzeman gabe. gainera,  aurkariaren zelaira hurbiltzea lortu behar dute, paseen bukaerak puntuak gehitzea ahalbidetzen duelako. Topaketek 90 minutuko iraupena dute.

Partidak ikusteko sarrera doakoa izango da eta kirol hori ezagutzeko interesa duenak Diskolaris klubagaz ipin daiteke kontaktuan ultimatebilbao@hotmail.com helbide elektronikoaren bitartez. Txapelketa zapatuan hasiko da, goizeko 10:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun