"Helburua da kanpamentuetan bizi diren sahararren bizi-baldintzak hobetzea, behar bereziak dituztenei eta adin gabekoen osasunari lehentasuna ematen. Gogoratu behar da, Udala senidetuta dagoela Sahararekin 1996. urtetik Udalbatzan aho-batez hartutako akordioaren bidez”, nabarmendu du Irantzu Uriarte Garapeneko Lankidetzako zinegotziak.
Onartutako diru-laguntzak, lehenengoz, adingabeen osasuna hobetzeko Oporrak Bakean programa sustatzen segituko du. Horren bitartez, aurten bost ume sahararrek emango dituzte uztaila eta abuztua familia getxoztarrakaz. Bigarrenez, oinarrizko elikagaien hornidura kanpamentuetan dauden Hezkuntza Bereziko Zentroen lana indartuko da, besteak beste, jostunen eta aroztegi tailerrakaz. Azkenik, diru-laguntza saharar errefuxiatuen kanpamentuetara jateko produktuak, eta higienikoak eramaten dituen urteroko karabanarako ere izango da.