Castroviejok ez du defendatuko Europako maillota

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 28a, 12:04

Jonathan Castroviejo iaz, Europako txapeldunaren maillotagaz. © RFEC

Jonathan Castroviejo txirrindulari itzubaltzetarrak ez du parte hartuko aurtengo Europako Txapelketan, iaz lortutako maillota defendatu eta berresteko. Izan ere, txapelketa egingo den egunetan Castroviejok aita izatea espero du, Javier Mínguez Espainiako selekzioaren hautatzaileak "Mundo Deportivo" egunkariari jakinarazi dionez.

Europako Txirrindularitza Txapelketa Danimarkako Herning herrian egingo da, abuztuaren 2tik 6ra. Castroviejok eguenean parte hartzekoa zen, 46 kilometroko erloju kontrako proban, Espainiako Txirrindularitza Federazioak joan den astelehenean iragarri zuenez.

Orain dela aste bi txirrindulariak berak baieztatu zuen Herningen egoteko asmoa zuela: "Ez dut Espainiako Vuelta egingo. Printzipioz, parte hartuko dut Donostian, Getxon, Europako Txapelketan, Hamburgo eta Plouay klasiketan eta Erresuma Batuko Tourrean, Munduko Txapelketaren aurretiko lasterketa egokia".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun