Gidaria 21:30ean atxilotu zuten, Algortan. Horren aurretik, udaltzainek zirkulazio-istripu bat egon zela jakin eta bertaratu ziren. Heldu zirenean, ikusi zuten ibilgailu batek talka egin zuela ondo aparkatuta zeuden beste hiru ibilgailuren aurka.
Istripuaren lekuan zeudela, agenteek istripua eragin omen zuen ibilgailuko gidariari, 42 urteko gizonari, alkohola detektatzeko proba egin zioten eta emaitza 0,76mg/l izan zen, baimendutakoaren hirukoitza, alegia. Hala, bide-segurtasunaren aurkako balizko delitu batengatik atxilotu zuten.
Udaltzaingoak Polizia-diligentziak egin ditu eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko ditu.