Itxaso Alonsok irabazi du Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 28a, 13:25

Zarauzen ospatu zuen garaipena Alonsok. ARITZ MUTIOZABAL - ZARAUZKO HITZA

Itxaso Alonso Getxo Igeriketako kideak irabazi zuen Getaria-Zarautz igeriketa proba, pasa den domekan. Getxo Igeriketa Bolue kirol-elkarteko igerilariak 35:24ko denboran osatu zuen proba; hala, probako markatik sei segundora geratu zen. Gizonezkoen sailkapenaren buru Iñaki Salaberria izan zen. Denera, ia 2.000 lagun uretaratu ziren Getariako portutik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun