Torreneko udal-bulegoa itxita egongo da

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 2a, 13:02

Torreneko bulegoa. © GETXOKO UDALA

Algortako Torreneko Hiritarren Arretarako Udal Bulegoa itxita egongo da jendearentzat, sortu den arazo bat konpondu bitartean. Izan ere, eraikineko ur-hodietan matxura bat izan zen atzo. Itxiera "segurtasun arrazoiengatik" izan dela iragarri du Getxoko Udalak.

Hala, Torreneko HABen eta Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren zerbitzuak Getxoko Benturillena kaleko 17.eko udal-bulegoan eskaintzen hasi dira gaur goizean; matxura konpondu bitartean bertan segituko dute zerbitzua ematen. Benturillenako udal-bulegoaren udako ordutegia 08:00etatik 14:00etara da. halere, abuztuaren 14tik irailaren 1era, bakarrik martitzen, eguen eta barikuetan egongo da zabalik.

Udalak barkamena eskatu du sortutako eragozpenengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun