Getxo Rugby Taldeko lau jokalari Munduko Errugbi Txapelketara

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 8a, 13:44

Bárbara Plá Getxo Rugby Taldeko kidea Fijiren aurka jokatzen, Espainiako selekzioagaz. © FER

Euskal errugbiak ordezkari ugari izango ditu bihar, eguaztenean, hasiko den Emakumezkoen Munduko Errugbi Txapelketan. Izan ere, euskaldunak edo euskal klubetakoak diren bederatzi jokalarik parte hartuko dute lehiaketa horretan, Getxo Rugby Taldeko Bàrbara Pla eta Carmen Pérez getxoztarrak, Saioa Jaurena baztandarra eta Uribarri Barrutieta durangarra, besteak beste.

Getxo Rugbiko Taldeko lau jokalariez gainera, Espainiako selekzioagaz egongo dira Amaia Erbina ordiziarra, Anne Fernández de Corres gasteiztarra, eta Bilboko Ángela del Pan. Frantziako taldean, berriz, Patricia Carricaburu zuberotarra eta Céline Ferer lapurtarra arituko dira.

Espainiak eguaztenean jokatuko du bere lehen norgehiagoka Ingalaterraren aurka (15:00etan). Domekan, berriz, Estatu Batuen aurka arituko da, eta datorren asteko eguenean, Italiaren kontra.

Frantzia, berriz, Japoniaren kontra estreinatuko da (20:45ean). Domekan Australiagaz jokatuko du, eta eguenean, Irlandaren aurka. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun