Udalak jakinarazi duenez, udaltzainak Itzubaltzeta/Romora hurbildu ziren atzo, 18:20ak aldera, trafiko istripu batez arduratzeko. Bertan, kotxe batek beste bat kolpatu zuen, eta horrek, kolpearen eraginez, beste baten kontra talka egin zuen.
Udaltzainek istripua eragin zuen gidaria edari alkoholikoen eraginpean egon zitekeela sumatu zuten, eta alkohol-proba egin ostean, 35 urteko gizonezkoak 0,56 mg/l-ko tasa eman zuen, hau da, baimendutako alkohol-tasa baino bi aldiz handiagoa. Gainera, horri hartutako listu-laginean kokainan positiboa eman zuen ere. Hori dela eta, gizonezkoa atxilotu zuten bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita; polizia-eginbideak bideratu dira eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dituzte.