Ur-hornidura etengo dute bihar Bidezabalen (Algorta)

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 21a, 17:07

Hornidura-sarean egingo dituzten lanak direla eta, Algortako Bidezabal kalearen inguruan ez da egongo urik, bihar gauean, abuztuaren 22an, 22:00etatik aurrera.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, Algortako Bidezabal kalearen inguruan ur-hornidura eten egingo dut, abuztuaren 22ko gauetik abuztuaren 23ko goizaldera bitartean, 22:00-06:00 artean, hain zuzen ere. "Edateko ura banatzeko sarea egokitzeko lanak direla eta, ura kenduko da" Bidezabal kaleko honako leku hauetan: 13, 15, 17, 22, 24 eta 26 zenbakietako atalondoetan eta anbulatorioan. Udalak barkamena eskatu du "ur-mozketa honek eragin ditzaken eragozpenengatik".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun