RKEren ingurunea egokitzeko lan horien ondorioz zirkulazio-mozketak izango dira aldiro, berbarako eguen honetan, abuztuak 31, egingo den bezalakoak. Hala, eguenean Aurrezki Kutxa kalean bidea itxiko da ibilgailuentzat, Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian, Santa Eugenia plazan hormigoia botatzeko lanak direla eta. Kalea 08:00etan itxiko da aipatutako lanak amaitu arte (egunean zehar).
Horren ondorioz, ibilgailuek beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezequiel Agirre eta Lope de Vega kaleak. Oinez doazen auzotarrentzat, berriz, bidea zabalik egongo da.