Getxoko Kultur Etxeko ikastaroetan izena eman daiteke daborduko

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 1a, 12:38

Besteak beste, patchwork edo joskintza tailerrak egongo dira aukeran.

Urtero legez, Getxoko Kultur Etxeak hamaika tailer antolatu ditu datorren ikasturterako. Horietakoren batean izena eman gura dutenek aldez aurretik egin beharko dute, irailaren 1etik 13ra bitartean. Horretarako, izen-emate inprimakia bete eta aurkeztu beharko dute.

Tailerren lekuak mugatuak izango dira; hori dela eta, daudenak baino jende gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo da irailaren 15ean, Algortako Villamonteko kultur etxean. Getxon erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

Eskaera orria kultur etxeetan zein udal webgunean dago eskuragarri eta, bete ostean, hemen aurkeztu ahalko da:

  • Romoko Kultur Etxean (Lope de Vega, 12), astelehenetik barikura: 8:00-14:30 eta 16:00-20:00.
  • Algortako Kultur Etxean (Villamonte A, 8-behea), astelehenetik barikura: 8:00-14:30 eta 16:00-20:30.
  • Posta elektronikoz:
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun