Gizonezko bat atxilotu dute Getxon hainbat ibilgailutako gurpilak lapurtzea egotzita

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 29a, 16:45

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Getxon Uribe Kostako eta inguruko hainbat udalerritan aparkatutako sei ibilgailuetako gurpilak lapurtzea egotzita. Ebasketak kalean zein garaje pribatuetan izan dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iturriek azaldu dutenez, ustezko lapurrak katu mekanikoak erabiltzen zituen ibilgailuak altxatzeko. Ondoren, lau gurpilak kendu ostean, adreiluen, baldosen zein zementuzko blokeen gainean usten zituen autoak. Lapurretak garajeetan zirenean, ostera, ibilgailuak su-itzalgailuen gainean agertu izan dira. Ertzaintzaren arabera, mota horretako lapurretak azken hilabeteotan jazo dira Getxon, Sopelan, Plentzian eta Derion.Lapurreta horien denen ondorioz, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu zuen eta egindako jarraipenei esker lapurretakaz zerikusia zuen Seat Ibiza bat identifikatu zuten, iturrien arabera. Horren jabea nor zen jakin ostean hura atxilotu dute gaur, ebasketetan parte hartzea egotzita. Gizonezkoak aurrekari polizialak dituela jakinarazi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun