Garazi Sanchezek eutsi dio Europako hirugarren postuari Galizian

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 4a, 10:39

Garazi sanchez, artxiboko irudian. © JON ASPURU - EHSF

Garazi Sanchez Ortun surflari getxoztarrak Europako hirugarren sailkatua izaten segitzen du, Sailkatze Serie mailan, Pantin Classic Galicia Pro jokatu ostean. Getxoztarrak 17. postuan amaitu zuen atzo Koruñako proba, baina nahikoa izan zuen Maud Le Car bere arerio zuzenari aurrea hartzeko. Frantsesa 25. geratu zen. Proba Carol Henrique portugesak eta Gony Zubizarreta galiziarrak irabazi zuten.

Europako Sailkatze Series mailako emakumezkoen sailkapena

  1. Carol Henrique, 2.570 puntu
  2. Justine Dupont, 2.260
  3. Garazi Sanchez, 2.020
  4. Maud Le Car, 1.885
  5. Camilla Kemp, 1.745
  6. Vahine Fierro, 1.667
  7. Peony Knight, 1.560
  8. Tessa Thyssen, 1.397
  9. Lucia Martino, 1.315
  10. Ainara Aymat, 1.273
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun