Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek zapaturako, eta hurrengo taldeak taularatuko dira bertan: Mad Skins, Garrasika, Aukera Okerra, Tony Towers, 4 Anai eta Coca D Anxova.
Udako geldialdiaren ostean, indarrez beteta datoz Barne Barnetik Fest jaialdiko antolatzaileak. Izan ere, egun osoko egitaraua prestatu dute zapatu honetarako, hilaren 9rako, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Hitzordua 12:00etan jarri dute, eta kontzertuez gainera, parrillada egingo dute gune-autogestionatuan. Musika emanaldietarako sarrera 3 eurokoa da; kontzertuetarako eta parrilladarako tiketa, berriz, 6 euroan dago salgai.
Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek zapaturako, eta hurrengo taldeak taularatuko dira bertan: Mad Skins, Garrasika, Aukera Okerra, Tony Towers, 4 Anai eta Coca D Anxova.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!