Xake maisu handia
Getxortutako Ponomarioven arabera, Getxon "oso eroso" sentitzen da, inguruan kirol-eskaintza "handia" dago-eta. Orain dela bost urte etorri zen Euskal Herrira bizitzera, Plentziara ezkondu zen, emakume uribekostar bategaz. Gero, Neguri Langilera joan ziren bizitzen. Halere, Euskal Herria 14 urte zituela ezagutu zuen; Iruñera etorri zen, txapelketa batera.
Ukraniarrak maisu handiaren titulua irabazi zuen 14 urte zituela. Inoizkorik gazteena izan zen orduan. Handik aurrera, munduko hainbat txapelketa irabazi du, gainera. Areago: Nazioarteko Xake Federazioaren txapelduna izan zen 2002tik 2004ra. Kexu da Uribe Kostan ez duelako bere mailako sparring-xakelaririk topatzen entrenatzeko.
Bere ustean, "hemen xake-afizio handia dago, baina ez da Ukrainan beste ikasten", eta txapelketetan, umeak "beranduegi" hasten dira. Bera 5 urtegaz ikasi zuen bere aitagaz. 9 zituela utzi zuen Horlivka jaioterria, eta Kramatorsk hirira aldatu zen, xake ikasi eta lehiatzeko. 2003an bera eta familia Kievera mugitu ziren.