Waterpolon jokatu gura duten nesken bila dabil Getxoko kluba

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 4a, 16:51

Getxo Igeriketa Waterpolo klubaren emakumezko waterpolo-taldeetako bat, artxiboko irudian. © GETXO IGERIKETA WATERPOLO KLUBA

Getxo Igeriketa Waterpolo klubak kanpaina bat abiatu du, emakumezkoen waterpolo taldeak indartzeko. Elkarteak zabaldu duenez, 2005 eta 2009 bitartean jaiotako nesken bila dabiltza, waterpolo-eskola eta haurren eta hasiberrien emakumezkoen taldean jarduteko.

Baldintza horiek betetzen duen edonork egin dezake proba, Fadurako edo Gobelako igerilekuetan. Horretarako, honako harreman-bideak ezarri ditu klubak: waterpologetxo@gmail.com posta elektronikoa eta 615 798 734 (Rubén) eta 669 891 206 (Eneko) telefonoak; whatsapp-mezuak ere bidal daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun