Zapatu honetan, hilaren 9an, Getxoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak performance-a egingo du Algortako Ereaga hondartzan. Hitzordua eguerdiko 12:00etan jarri dute, hareatzako txosnaren parean. "Itsasoak dakarkiguna" lemapean, gerratik ihesi dauden familien amesgaiztoa irudikatuko dute zapatuko antzerkian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!