Azken hilabeteotan pairatu izan duen lesioa guztiz osatu ez bazaio ere, Díazek itxaropen berrituagaz ekingo dio munduko txapelketari; banaka hartuko du parte skiffagaz, maila absolutuan. "Harentzat emaitza bikaina izango litzateke finalerditan sartzea, munduko lehenengo 12en artean sailkatzea bermatuko bailitzaioke", azaldu dute Raspas elkarteko iturriek. "Zaila izango da helburu hori betetzea, baina ez ezinezkoa, txapelketa jokatzeko geratzen den hilabete eskasean Raspaseko arraunlariak sasoi puntu hobeezina berreskuratzea lortuko balu; izan ere, sasoian izanik segurtasunez aurre egin diezaioke lehiaketari", iradoki dute iturri berberek.