Eguraldiak merkatua behar bezala garatzea laguntzen ez badu, ekimena astelehenera eta martitzenera, urriaren 2ra eta 3ra, luzatzea aurreikusi dute antolatzaileek.
Beste urte batez, Izakinen Amaierako Merkatua egingo dute Getxon, irailaren 28an eta 29an, goizez eta arratsaldez, eta zapatuan, hilaren 30ean, goizez bakarrik. Udaberri-udako denboraldiari amaiera emateko, udalerriko 79 dendak askotariko produktuak salduko dituzte egun horietan, prezio merkeetan.
Eguraldiak merkatua behar bezala garatzea laguntzen ez badu, ekimena astelehenera eta martitzenera, urriaren 2ra eta 3ra, luzatzea aurreikusi dute antolatzaileek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!