2017/09/18 - 2017/09/29 10:00 - 18:00

Begirale ikastaroan izen-ematea

Begirale ikastaroan izen-ematea
Bizarra Lepoanen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa, Getxo

Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Aisialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu. Ikastaroa 2017ko urritik 2018ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Izena emateko epea irailaren 18tik 29ra izango da eta bankuko abonarea (ES54 2095 0233 10 9102257479), NA fotokopia eta argazki bat ekarri beharko dituzu gure bulegora. Ordutegia egunero 10:00etatik 14:00etara. Astearte eta ostegunetan 16:30etik 18:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun